Aurkezpena

Prueba VITORIA 2019


Datorren ekainaren 29an, Araba eskualde ederrean barna burutuko da gure Vitoria BH Proba.

Aurten ere, BH Bikes taldearen laguntzarekin, erreferente historikoa dena eta azken 100 urteotan bizikleta, txirrindularitza edo kirol kemena kontzeptuen sinónimos diren siglak, zeinak Gasteizko Txirrindularitza Elkarteak bezala, gure hiriaren izena harrotasunez baitarama. Saiatuko gara martxa hau ahalik eta ekimen zikloturistarik hoberena izan dadin.

Martxaren antolaketan gogotsu ari gara lanean, Aurreko edizioetako partaideok helarazi zenizkiguten aholkuak abian jarriz. Horregatik, beste behin, mila esker! Ahaleginduko gara maila ematen, eta parte hartuko duzuen guztiok etxean bazeundete bezala sentiarazten.

Vitoria BH 2019 Probak berezkoa duen gogortasunari eutsiko dio, baita ibilbide erakargarria, askotariko hornidura guneak eta, jakina, gure partaideei eskaintzen diegun harrera abegikorrari ere, beti ere zuok guztion banakako segurtasunari lehentasuna emanez. Horrela lortuko dugu egitarau zikloturistan, gure Proba ekimen berezi eta bakarra izatea.

Aurreko urteetan parte hartu zenutenok, zein gu ezagutzeko gogoz zaudetenok, 2019ko ediziorako anima zaitezten espero dugu. Berandutu gabe, eman izena eta balia itzazue gure prezio bereziak…

600 izen-emateen atzerako kontaketa hasia da!

Zuen zain gaude!