Gozatzeko Ibilbidea

Arabak eskaintzen dituen txoko zoragarri eta aldakorrak ezagutzeko aukera izango duzue, 7 kuadrilletatik 5etan zehar ibili ez ezik, auzokide dugun Nafarroa ere unean unean miatuko dugu.



Gasteiz hiriaren dar a erakutsi, eta edozein txirrindularik ezagutu dezala hain ezaguna dugun urtegiko bira.

Iparraldetik urrunduko gara Gasteiztik, Ullibarri-Gamboa urtegiaren ur-bazterrak marraztuz eta, lautada zeharkaturik, Urbasa mendilerro ederrera igoko gara.

Gure kuadrillarik menditsuenaz gozatu eta, aldi berean, sufrituko dugu, Arabar Mendialdea. Gure lurraldeko lekurik ederrenetako batetik ibiliko gara,Izki Parke Naturala, jarraian Arabar Errioxa kuttunera jaitsiz.

Honen ondoren, Kantauri Mendilerrora irtsiko gara. Ordurako, Herrera Mendatearen aldapa malkartsuak gailendu behar izan ditugu, zeina martxa honen ikur bilakatu baita.

Amaitzeko, Trebiñuko Konterriko lurralde aldapatsua zeharkatuko dugu, ezin ezagunagoa dugun Zaldiaran mendateaigaro eta Euskadiko hiribururantz erortzen utziz.